Bertsoak eta jolasak Orioko Bertso Udalekuetan
2013/07/11
Atzo Jone Uria eta Beñat Gaztelumendiren bisita jaso zuten Orioko Itxaspe baserrian dauden gaztetxoek. Jolasean aritu ziren arratsaldean eta bertso-afaria izan zuten ondoren.
Hirugarren eguna zuten atzo Euskal Herriko 35 haur inguruk Orioko Itxaspe baserrian. Bertso Udalekuak egiten ari dira bertan. Atzokoan Jone Uria eta Beñat Gaztelumendiren bisita jaso zuten. Arratsaldean ongietorria egin ondoren, jolasean aritu ziren. Gauean bertso-afaria egin zuten.
11 eta 14 urte bitarteko haurrak daude Orion egunotan eta igandera arte egongo dira bertan. Datorren astean beste txanda bat hasiko da bertan. Bidarrain, berriz, larunbatean hasiko da 15 eta 18 urte bitarteko gazteen txanda.