Bertso Udalekuetarako hezitzaileen izen-ematea, zabalik
Aurtengo Bertso Udalekuetako txandak zehaztuta daude dagoeneko toki eta egunei dagokionez. Orain txanda horiek betetzea tokatzen da, eta hasteko, zuzendari, begirale eta sukaldari gisa lan egin nahi dutenek zein praktikak egiteko interesa dutenek eman ahal izango dute izena.
Otsailaren 18tik martxoaren 18ra bitarte egin ahal izango dute eskaera. Horretarako, webgunean, dagokion fitxa bete beharko dute interesdunek. Hezitzaileek bertso-mundukoak behar dute izan eta udalekuak prestatzeko egiten den asteburu pasara hurbildu beharko dute apirilaren 29an eta 30ean, Zestoako Sastarrain aterpera.
Lantaldeak apirilaren 8rako osatuko dira eta erabakiaren berri izena ematen duten guztiei jakinaraziko zaie.
Bertso Udalekuetara joan nahi duten gaztetxoek, apirilean
Bertso Udalekuetaz gozatu nahi duten gaztetxoek Aste Santuko oporretatik bueltan izango dute izena emateko aukera. Bertso-eskoletako kideek edota gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek apirilaren 4tik 15era eman dezakete izena eta gainerakoek apirilaren 18tik 29ra.
Informazio gehiago, hemen.