Bertso Udalekuetarako bigarren izen-ematea, bihartik aurrera
2020/03/17
Bertso-eskolako kideek zein gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenei ez ezik, gainerako interesdunei ere zabalduko zaie izena emateko aukera bihar hasi eta martxoaren 30era arte.
Zuhatzako egonaldirako tokirik jada ez, eta Orio, Zugarramurdi, Uitzi eta Sopela izango dira aukeran Bertso Udalekuetako bigarren izen-ematean. Orain arte lehentasuna izan dute bertso-eskolako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek; orain, aldiz, horiek ez ezik, gainerako interesdunek ere izango dute aukera.
Bihar irekiko da izen-emate hori, 9:00etatik aurrera: udalekuetako txanda bakoitzaren inguruko informazioa, hemen.