Bertso Udalekuetan zuzendari, begirale edo sukaldari izan nahi?

2014/02/21
Uztailean eta abuztuan izango dira aurten bertso-udalekuak. Bertan parte hartu nahi duzuen kideok, adi: begirale, sukaldari zein zuzendari gisa izena emateko epea zabalik dago, martxoaren 17ra arte.

Guztira bost txanda izango dira aurten uztailean eta abuztuan zehar: Arrazola (Bizkaia), Baigorri (Behe Nafarroa), Irañeta (Nafarroa), Orio (Gipuzkoa) eta Zuhatza (Araba).

Horietan begirale, zuzendari edo sukaldari bezala parte hartu nahi duten guztiek ateak zabalik dituzte. Izena emateko epea martxoaren 17ra arte dago zabalik. Informazio gehiago hemen topatuko duzue.

9-18 urte bitarteko haur eta gaztetxoek izena emateko bi epe zabalduko dira:

  • Martxoaren 11tik 27ra. Bertso-eskoletako partaideek zein Bertsozale Elkarteko bazkide diren gurasoen seme-alabek izango dute izena emateko aukera.
  • Apirilaren 2tik 30era. Gainerako kideei zabalik.

Izen-ematea www.bertsozale.com atariaren bitartez edo Euskal Herriko Bertsozale Elkartera deituz burutu daiteke. Tel: 943 69 41 29

2013ko bertso-udalekuetan hartutako irudi muntaiak hemen ikus daitezke.

 

Bertsozale Elkarteak urtero antolatu ohi ditu bertso-udalekuak