Bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epea zabaldu dugu
Bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epea, gaur, martxoaren 19an, zabaldu dugu, 11:00etatik aurrera. Lehenengo epean Sarriako eta Zuhatzako txandak bete egin dira, beraz, Bidarraiko eta Uitziko txandetan izena emateko aukera egongo da orain. Izena emateko galdetegia www.bertsozale.eus atarian bete behar da.
Orain arte izena emateko lehentasuna izan dute bertso-eskoletako kideek edota guraso bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek. Txandatan gelditzen diren azken lekuak eskainiko zaizkio orain publiko zabalari. Izena eman ahala osatuko dira txandak, beraz, etortzeko gogoz bazaude, bizkor ibili!
Eman izena, hemen.
Egonaldi hauetan dago izena emateko aukera:
- Uitzi (Nafarroa): uztailak 7-13 (2012 eta 2013 urteetan jaioak)
- Bidarrai (Baxenabarre): uztailak 14-23 (2007 eta 2009 urteen artean jaioak)
- - BETETA - Zuhatza (Araba): uztailak 25-29 (2014 eta 2016 urteen artean jaioak)
- - BETETA- Sarria (Araba): uztailak 24-30 (2010 eta 2011 urteetan jaioak)
Zuhatzako eta Sarriako txandak erabat bete dira eta, beraz, ez dago bertan izena emateko aukerarik.
2025eko txanden informazioa eskuragarri duzu hemen!
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dute Bertso Udalekuen egitasmoa, eta Irizarrek laguntzen du.