Bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epea zabaldu dugu
Bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epea, gaur, martxoaren 20an, zabaldu dugu, 10:00etatik aurrera. Lehenengo epean Larraulgo txanda bete egin da, beraz, Bidarrai, Zuhatza eta Uitziko txandetan izena emateko aukera egongo da orain. Izena emateko galdetegia www.bertsozale.eus atarian bete behar da.
Orain arte izena emateko lehentasuna izan dute bertso-eskoletako kideek edota guraso bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek. Txandatan gelditzen diren azken lekuak eskainiko zaizkio orain publiko zabalari. Izena eman ahala osatuko dira txandak, beraz, etortzeko gogoz bazaude, bizkor ibili!
Eman izena, hemen.
Egonaldi hauetan dago izena emateko aukera:
- Zuhatza (Araba). Adina: 9-11 urte. Datak: uztailak 24-28.
- Uitzi (Nafarroa). Adina: 14-15 urte. Datak: uztailak 25-31. -BETETA-
- Bidarrai (Baxenabarre). Adina: 16-18 urte. Datak: uztailak 15-24.
Aldiz, txanda jadanik erabat bete da Larraulen (12-13 urtekoekin) eta, beraz, ez dago bertan izena emateko aukerarik.
2024ko txanden informazioa eskuragarri duzu hemen!
Euroeskualdeak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dute Bertso Udalekuen egitasmoa, eta Irizarrek laguntzen du.