Bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epea apirilaren 2an irekiko da

2014/03/28
Amaitu berri den izen-emateko lehen epean bertso-eskoletako kideek zein Bertsozale Elkarteko bazkideen seme-alabek izan dute lehentasuna. Apirilaren 2tik aurrera gainerako edozein kidek eman ahal izango du izena. Txanda hauek jada beteta daude: Zuhatza, Baigorri, Irañeta. Aukera egon daiteke, beste txanda hauetan: Arrazola eta Orio. Izen-emateko ordena aintzat hartuko da txandak osatzerakoan. Asmoa duzuenok adi ibili beraz.

Uztailan eta abuztuan zehar 5 txanda eskainiko dira 9 urtetik hasi eta 18 urtera artekoentzat, Euskal Herriko 5 lurraldetan: Baigorri, Orio, Arrazola, Irañeta eta Zuhatzan. 

Bertso-udalekuen helburuak bertsozaletasuna sustatzea, aisialdian euskaraz gozatzea eta Euskal Herriko haur zein gazte bertsozaleen artean lagun sareak sortzea da. 

Bertsozale Elkarteak urtero antolatu ohi ditu bertso-udalekuak