Bertso Udalekuetako koordinatzailea behar du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak

2022/01/24
2022ko otsailaren 20ra arte bidali behar dute interesdunek Curriculum Vitaea.

2022ko apirilaren 11n hasi eta irailaren 15era arte Bertso Udalekuen koordinazioaz arduratuko den pertsona baten bila dabil Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Udalekuetako txanden diseinua, kudeaketa eta exekuzioa gauzatuko ditu, hala nola, udalekuetako batzordearen eta hezitzaileen lantaldearen kudeaketa.

Ezinbestekoa izango da graduatua edo goi mailako titulua izatea, transmisio alorrean lanean jardundakoa izatea, eta gidabaimena eta autoa izatea. Bestalde, Bertso Udalekuetan aritutakoa izatea, bertso mundua ezagutzea eta talde dinamizazioan esperientzia izatea baloratuko dira, besteak beste.

Xehetasunak lan deialdian bertan topatuko dituzu, web gune honetan bertan.