Bertso Udalekuetako izen-ematea, itxita

2019/04/05
Eskari handia tarteko, bost txandetarako izen-ematea aurreikusitako epea baino lehen amaitu da.

Martxoaren 25ean ireki zen Bertso Udalekuetan izena emateko epea bigarren aldiz; hori baino lehen, bertso eskoletako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide duten gazteek izan zuten lehentasuna. Apirilaren 12ra arte zegoen izena emateko epea irekita, baina eskari handia tarteko, aurreikusi baino lehen itxi da izen-ematea.

Apirilak 17 baino lehen osatuko dira txandak eta jakinaraziko zaie gazteei egonaldietako batean parte hartu ahal izango duten; Duzunaritze, Uitzi, Aubixa, Orio eta Zuhatza izango dituzte helmuga parte-hartzaileek.

Apirilak 17 baino lehen erantzungo zaie izena eman dutenei. / XDZ