Bertso Udalekuen bigarren izen-ematea ireki dugu
Pasa den astera arte, bertso-eskolako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman ahal izan dute izena Bertso Udalekuetan. Lehen izen-ematea arrakastatsua izan da, baina oraindik geratzen da tokirik. Beraz, udalekuotan parte hartu nahi duenak maiatzaren 31ra arte izango du izena emateko aukera; gogoratu, 10:00etan itxiko dela izen-emate epe hau ere. Sopela, Orio, Uitzi eta Amaiur daude aukeren artean.
Taldeak osatuta, ekainaren 9rako erantzungo zaie izena eman dutenei aukeratutako txandan lekurik baduten ala ez esateko. Edonola ere, itxaron zerrenda bat ere egingo da taldean sartzen ez direnekin, ezustean lekurik geratuko balitz aintzat hartzeko.
Prestaketa saioa hezitzaileekin
Pasa den larunbatean Amasa-Villabonan elkartu ziren 2021eko Bertso Udalekuetako hezitzaileak, udalekuen prestaketarako. Lanean hasiak dira, eta gogoz!