Bertso Udalekuen bigarren izen-emate epea zabalduko da ostiralean Zuhatza eta Larraulgo txandetarako
2023/03/21
Martxoa hasieran zabaldu genuen Bertso Udalekuetan izena emateko epea bertso eskoletako gaztetxoentzat edo gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide zutenentzat. Euskal Herriko gazte eta gaztetxoen erantzuna bikaina izan da, Irañeta eta Amaiurko txandak bete egin baitira eta bi txanda hauetarako ez da bigarren izen-ematerik zabalduko.
Martxoaren 24an zabalduko da Zuhatza eta Larraulgo Bertso Udalekuetan izena emateko epea. Goizeko 10:00etan puntuan jarriko da horretarako aukera, azken lekuak gelditzen dira eta behin txandak osatutakoan izen-ematea itxiko da.
Zuhatzan uztailaren 24tik 28ra egingo dira bertso udalekuak, 2012-2014 urteetan jaiotakoak hartuko ditu txanda honek.
Larraulen uztailaren 25etik 31ra egingo dira Bertso Udalekuak eta hemen 2008 eta 2010 urteetan jaiotakoak elkartuko dira.
Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu Bertso Udalekuak, Euroeskualdeak, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Irizarren laguntzarekin.