Bertso-eskolen datu bilketa abiatu du Bertsozale Elkarteak

2023/03/08
Lau urtean behin, haurren eta helduen bertso-eskolen azterketa sakona egiten du elkarteak, eta horretan ari gara 2022-2023 ikasturte honetan ere.

Haur eta helduen bertso-eskolen berri jasotzeko, datu bilketa abiatu du Bertsozale Elkarteak. Lau urtean behin egin bezala, talde ezberdinen informazio jaso nahi dugu, eta, horretarako, martxan dago ondoko galdetegia. Talde bakoitzaren datuak eskatzen ari gara; beraz, hiru talderen irakaslea bazara, hiru bider bete beharko duzu galdetegia. 

Oraingoan, aurreko urteetako galderez gain, bertso-eskoletako partaideen hizkuntza errealitatea jasotzeko galderak ere gehitu dira galdetegira. Bildutako datuak oso baliagarriak dira harremanetarako eta ikerketarako; izan ere, bertso-eskolen egoeraren irakurketa egiteko eta ikerketarako baliatuko dira. Edonola, Euskal Herri mailako datu orokorrak dira argitaratuko direnak, eta ez talde eta herri bakoitzarenak. 

Gainera, bertso-eskoletako arduradunen eta irakasleen harreman sarea eguneratzeko baliatuko ditugu kontaktuak. Urtean zehar bertso-eskolentzat baliagarria izan daitekeen informazioa bideratuko dugu sare horretara. 

2019-2020 ikasturtean egin zen azken azterketa. Ondorengo loturan kontsultatu daitezke orduan eskuratutako datuak. 

Bertso-eskola talde bat, jardunean. (Jakub Szafranski / XDZ)