Bertso Eguneko azken sarrerak salgai

2023/01/23
Urtarrilaren 28an, larunbatean, egingo da 2023ko Bertso Eguna Azpeitian. Bost bertso bazkari desberdin izango dira eta azken sarrerak geratzen dira salgai. Txalintxo Elkartean egingo den bertso bazkari musikatuko sarrerak agortu dira, baita Oilo Soro Elkartekoak ere.

Bertso gosez dauden bertsozaleek oraindik bere txartela eros dezakete Ziripot, Oilagorra eta Zulo Zabal elkarteetan egingo diren saioetarako.

• Ziripot Elkartea, gaiekin eta bertso jarriekin: Andoni Egaña eta Nerea Elustondo. Bertso jarriak: Oier Etxeberria, Irantzu Idoate. Gai jartzailea: Imanol Artola “Felix”.

• Oilagorra Elkartea, libreko saioa: Jone Uria, Sustrai Colina.

• Zulo Zabal Elkartea, libreko saioa: Miren Artetxe, Saioa Alkaiza.

Afaria Elikagunean

Afaria Elikagunean Arratsaldeko poteoaren ondoren, 21:00etan afaria egingo da Elikagunean, eserita afaldu eta txotxerako gunea egongo da. Ondoren bapateko eta bertso jarrien txanda izango da. Honako bertsolari hauek ariko dira kantuan: Maialen Lujanbio, Eñaut Martikorena, Xabat Illarregi, Joanes Illarregi, Ander Fuentes “Itturri”, Josune Aramendi, Aissa Intxausti, Ane Labaka, Peru Abarrategi, Maddi Aiestaran eta Sarai Robles.

Bazkari eta afarirako txartelak www. bertsosarrerak.eus atarian daude salgai eta norbaitek otordu beganoa beharko balu, idatz dezala aurrez bertsosarrerak@ bertsozale.eus helbidera.

Azpeitiko Elikagunean egingo da Bertso Eguneko afaria eta bertso saio berezia.