Bertso Egunaren egitarau mardula hilabete honetako BertsoZalean

2016/01/15
Arabako Kuadrilla Artekoa eta Nafarroako Bardoak ere hastear daude; taldekako ekimen hauen aurrerapena ere topatuko duzu urtarrileko ale honetan.

BertsoZalearen 170. zenbakia kalean da. Bertso Egunak hartu du berripaperaren azala: urtarrilaren 30ean, goizez, arratsaldez zein gauez izango da bertsolaritzaz gozatzeko parada Donostian eta, orotara, 28 bertsolari ariko dira kantuan. Sarrerak salgai daude Bertsosarrerak atarian; eta, xehetasun gehiago ere topa daitezke hemen.

Urtarrilean hasiko dira Arabako eta Nafarroako taldekako ekimenak. Bi urtetik behin antolatzen dira Kuadrilla Artekoa eta Bardoak, eta aurtengoan dute laugarren eta hirugarren edizioa hurrenez hurren. Urtarrilaren 22an ekingo diote nafarrek lehiari eta egun bat geroaro arabarrek; martxoan amaituko dira bi ekimenak.

Abenduan Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak egin ziren Donostiako Koldo Mitxelenan eta haien inguruko balantzea egin du Xenpelar Dokumentazio Zentroko Nere Erkiagak. Orain arteko esperientziak eta aurrera begirako lan-ildoak azaltzen ditu BertsoZaleak kaleratutako elkarrizketan.

Otsailean, gehiago…

Urtarrileko Bertsozalea atera berri da