Bertso Eguna: bakarrik saiora joateko aukera ere bai

2024/01/26
Egun osoko plana egin ez, baina arratsaldean saiora joan nahi duenak izango du abagunea.

Gernika-Lumoko Astran izango da bihar Bertso Eguneko bazkaria eta jaialdia: oraindik ere badira bietarako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian. Edonola ere, saiora bakarrik joan nahi duenak ere izango du aukera: horretarako, 17:00etan agertu beharko da Astrara eta bertan ordaindu ahal izango da saiorako sarrera 10 euroren truke.

Plana, ordea, goizetik hasiko da eta gaura arte luzatu: 10:30ean izango da lehen zita Ariatza auzoan, Muxikan, Garriko bertso-eskolaren jiran. Ondoren, 12:00etan izango da hurrengo bertso hitzordua, bazkariaren aurretik. Arratsaldeko saioaren ostean, DJ Bullen eskutik luzatu ahal izango da festa.

Bihar arte!