Bertso Eguna, Arabako Txapelketa eta Tolosako bertsoak asteon sareko plazan

2015/02/03
Informazioaren alorrean, Araba eta Nafarroako Txapelketako berri jorratuko du Bertsoak.

Bertso on asko utzi du Bertso Egunak, goizetik hasi eta gaueraino. Sareko plazan, eguneko hiru ekitaldietako hautaketa zabalak eskainiko ditugu astean zehar. Arabako Txapelketak ere aurrera darrai eta asteon Laudion jokatutako finalaurrekoa ekarriko du Bertsoak: Manex Agirre, Zigor Enbeita, Felipe Zelaieta, Jagoba Apaolaza, Unai Mendibil eta Jon Ruiz de Pinedo aritu ziren kantari. Tolosatik, berriz, Atariaren aldeko jaialdiko hautaketa sareratuko du. Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso, Jon Maia eta Amets Arzallus aritu ziren.

Nafarroako Txapelketa hasiko da asteburuan

Informazioari dagokionez, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hasiera izango da gaietako bat, asteartean aurkeztu eta datorren asteburuan hasiko da. Arabako Txapelketak berriz, hirugarren finalaurrekoa jokatuko du, lehen itzulia amaituaz.

Bertsolarien aldartea eta saioen ordutegi desberdinak

Bertso jardunak badu zer ikusirik bertsolariaren aldartearekin, eta baita publikoarenarekin ere. Jaialdiek ordutegi aldetik aldaketarik ere izan dute azken urteetan, eta bertsolarien galdetu diegu ordutegi/aldarte arteko harremanaz eta sainen ordutegi bilakaeraz. Horixe landuko du Bertsoak asteko gaian, ostegunean.

Bertsoa sareko plaza