Bertso ahobiziak eta belarriprestak Hitzetik Hortzeran

2018/11/22
Arrate Illaro bertsolari eta Euskaraldiko koodinatzailearekin egongo gara igandeko programan; baita AEK-ko irakasle eta ikasle banarekin ere. Euskara gai hartuta entzungo ditugu bertsoak.

Gure hizkuntza ohiturek euskararen kaltetan jokatzen dute sarri. Horiek aldatzeko asmoz antolatu dute Euskaraldia: hamaika egunez harremanak euskaraz egiten ahaleginduko gara. Ahoak bizi eta belarriak prest izateaz badaki zerbait bertsolaritzak eta igandeko programan euskararen erabileran eraginik izan duen jakingo dugu. Norbait gerturatu ote da euskarara bertsolaritzak erakarrita? Zenbat bertso eskola izan ote dira arnasgune?

Euskaraldia, sukalde lan handia, ilusioa eta ardura

Arrate Illaro bertsolari eta Euskaraldiko koordinatzailearekin elkartuko gara bere esperientzia ezagutzeko. Batetik, tamaina honetako ekimen baten atzean dagoen lana ezagutuko dugu eta zer nolako erantzuna izaten ari den; eta bestetik, bertsolaria eta getxoztarra izanik, eremu ez hain euskaldunetan bertsolaritzak nola eragin duen galdetuko diogu.

AEK-ko irakasle den Mikel Arrillaga eta bere ikasle den Asier Azkuerekin elkartuko gara. Mikelek bertsoak erabiltzen ditu bere eskoletan eta bertsolaritza ikasteko tresna modura nolakoa den galdetuko diogu. Asierrek ispiluaren beste aldea azalduko digu: eraginkorra al da bertsolaritza hizkuntza ikasteko?

Ermuako udazkeneko bertso jaialdia

2018-11-25, HH_09Ermuako antzokian izan zen saioko bertsoaldiak entzungo ditugu igandeko Hitzetik Hortzeran. Bertsozalez bete zen herriko antzokia. Oholtzara igo ziren Andoni Egaña, Igor Elortza, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso eta Uxue Alberdi. Gai jartzaile lanak Maite Berriozabalek egin zituen. Gainera, azken hilabeteotan Euskaraldia gai hartuta kantatutako bertsoaldiak entzungo ditugu.

15:00etan elkartuko gara igandean Euskal Telebistan; eta nahi duzunean topatuko duzu Hitzetik Hortzera EITB Nahieran atarian.

Arrate Illaro, Euskaraldian lanean eta Bizkaiko txapelketan parte hartzen buru-belarri dabil.