Bertan behera geratu da Ahots Baten egonaldia
Urte osoan zehar, antzerkian, bertsoan, kantuan edota literaturan aritzen diren 15 eta 22 urte bitarteko gazte sortzaileei zuzendutako proiektua da Ahots baten.
Zazpigarren edizioa zuen aurten Ahots Batenek. Iaz, pandemiaren eraginez egun banatako bi saio egin baziren ere, leheneratu eta lau eguneko egonaldia egitea zen aurtengo asmoa.
Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatuta abenduaren 27tik 30era Amaiurko aterpetxean (Nafarroa) egitekoak ginen.
Covid-19aren egoera epidemiologikoak okerrera egin duela ikusirik eta, egonaldia gauzatzeko baldintzak betetzen ez direnez, ekimena bertan behera uztea erabaki dute Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzandiak.
Antolakuntzako kideak jarriko dira zuzenean harremanetan izena-eman duten gazteekin.