Belaunaldien arteko transmisioa izango du ardatz Hitzetik Hortzerak
2015/10/02
Telebista-saioaren bigarren aleak garai desberdinetako bertsolarien artean izaten diren harremanak aztertuko ditu.
Sasoi desberdinetako bertsolariak bil daitezke saio berean eta bertsolari horien arteko harremanetan jarri du arreta Hitzetik Hortzerak. Harreman horietan bertsolariek ikuspuntuak elkartrukatu eta belaunaldi batetik besterako transmisioa gauzatzen dute.
Hala, Iratxe Ibarra, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Miren Amuriza bertsolariekin batera, belaunaldien arteko transmisioaz hausnartuko du aste honetako Hitzetik Hortzerak: elkarri ematen dizkioten aholkuak, saioaren aurretik esandakoak, autoan kontatutakoak,… Eta, noski, bertsoak ere ez dira faltako.
Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzeraren bigarren saioa ETB 1en. Sarean noiznahi, www.eitb.tv helbidean.