Bazkideentzako eskaintza maiatzaren 30era arte luzatuko dugu

2017/05/24
"Bertsolarien kantaera eta sormena" ikastaroa prezio erdian gauzatu ahal izango dute Bertsozale Elkarteko bazkideek. Gaur amaitzen zen eskaera hori egiteko epea, baina maiatzaren 30era arte luzatuko da epea.

Duela zenbait egun iragarri bezala, Bertsozale Elkarteko bazkideek sekulako mauka izango dute UPV/EHU Uda Ikastaroen baitan Mintzola Ahozko Lantegiak antolatutako ikastaroa gauzatzeko: ikastarorako matrikula prezio erdian izango dute, beti ere aurrez helbidera idatzita eskaera eginez gero. Eskaera egiteko epea maiatzaren 24ra artekoa zen baina maiatzaren 30era arte, datorren asteartera arte, luzatuko da.

Bertsolarien kantaera eta sormena eskola abuztuaren 24an eta 25ean eskainiko da Donostiako Miramar Jauregian. Bertsolaritza munduko eragileentzat baliagarria da ikastaroa, bereziki bertso-eskolan dihardutenentzat, eta noski, bertsolaritzarekin eta ahozkotasunarekin gozatzen duen edonorentzat zabalik dira ateak.

Beraz, ikastaroa 35 euroren truke egin nahi izanez gero eta Bertsozale Elkarteko bazkidea bazara, ez galdu aukera eta idatzi helbidera eskaera eginez; beherapena baliatzeko prozedura azalduko zaizu. Baina, gogoan izan: maiatzaren 30era arte!

Kantaera eta sormena izango dira aztergai, aurtengoan.