Batzar nagusiak, bertan behera
COVID-19ak eragindako egungo egoera aintzat hartuta eta egoerak eskatzen duen erantzunkizunetik, Bertsozale Elkarteak zenbait neurri hartu ditu datozen egunetarako.
Behin-behinean, igandean Senperen egitekoak ginen Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusia bertan behera uztea erabaki dugu; baita Getxon larunbatean egin behar genuen Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Batzarra ere.
Arabako eta Nafarroako taldekako txapelketek finalaurrekoak zituzten asteburu honetarako iragarrita: horiek ere ez ditugu egingo. Gainera, Arabako Bertso Kuadrilla Arteko txapelketako finala ez da martxoaren 28an egingo. Biharko Gipuzkoako Eskolarteko kanporaketa saioa ere bertan behera geratu da.
Egoeraren bilakaera zein osasun agintariek zabaldutako neurriak adi jarraitzen ari gara, eta gure jardunean aldaketa gehiago egon daitezkeela ez dugu baztertzen. Hala balitz, jakinaraziko dugu.
Era berean, batzarrak noiz eta nola gauzatuko ditugun garaiz jakinaraziko diegu bazkideei aurrerago.