Bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa antolatu dugu

2024/07/12
Izen-ematea zabalik dago jadanik eta ikerkuntza@bertsozale.eus helbidera idatzita egin daiteke.

Irailaren 12an izanen da bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa, Iruñeko Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan, 18:00etatik 20:30era tartean. Ikastaroan, bat-batean kantatutako bertsoak transkribatzeko irizpideak azaltzeaz gain, ariketa praktikoak ere egingo dira.

Parte-hartzea doakoa da eta interesik duen edonor etor daiteke, baina bereziki baliagarria iruditzen zaigu txapelketetan transkibatzaile lanetan aritzen direnentzako, kazetarientzako zein bertso irakasleentzako.

Izen-ematea, zabalik

Irailaren 5a baino lehen eman behar da izena. Horretarako, ikerkuntza@bertsozale.eus helbidera idaztea nahikoa da, izen-abizenak eta telefonoa jarriz.