Azken Bidaia, iruditan

2021/06/23
Larunbatean izan zen saioa Donostiako San Telmo museoan.

120 ikus-entzule gerturatu ziren heriotzari buruz egindako bertso saiora. Andoni Egaña, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza aritu ziren bertsotan, eta Ainhoa Aranburuk prestatutako gaiei Aintzane Irazusta gai emaileak jarri zien ahotsa. Jon Sarasuak ere hartu zuen parte sorta batekin.

Larunbatean izan zen bi ordu pasatxoko saioa, Donostiako San Telmo Museoan. Museoak eta Bertsozale Elkarteak antolatu genuen, Plaza Biziberritzen ekimena babesten duten Eusko Jaurlaritzaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin.

Bertsoaldien hautaketa uda eta gero ikusi ahal izango dugu Hitzetik Hortzerako denboraldi berrian, eta ondoren, Bertsoa.eus atarian. Argazkiak bai, horiek jada ikusgai dituzu webgune honetan bertan.

IKUSI ARGAZKIAK