"Azken Bidaia" egingo dugu larunbatean

2021/06/17
Heriotzari buruzko bertso saioa izango da San Telmo museoan egingo dena. Sarrerak amaituta daude.

Andoni Egaña, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza ariko dira heriotzari bertsotan Azken Bidaia bertso saioan; Jon Sarasuak ere hartuko du parte, eta Ainhoa Aranburuk prestatutako gaiei Aintzane Irazusta gai emaileak jarriko die ahotsa. Larunbatean izango da, 18:00etan, Donostiako San Telmo Museoan. Sarrerak amaituta daude.

San Telmo Museoak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dugu saioa, Plaza Biziberritzen ekimena babesten duten Eusko Jaurlaritzaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin.

Saiakera berritzaileak

Heriotzaren gaia izango du mami Bidaiak egitasmoaren baitan antolatu dugun Azken Bidaia saioak. Bertso saio arruntak ez ezik, bestelako emanaldi eta saiakera berritzaileak ere bultzatu nahi ditugu Bertsozale Elkartetik, eta asmo hori gorpuzten du Bidaiak ekimenak. Bere baitan egin ditugu, esate baterako, sukaldaritza eta bertsolaritza elkartzen zituen Bertsoa Sutan emanaldia edota irrati programa itxura hartu zuen Uhinak saioa. Ikasturteko azken bidaia izango da, beraz, hau, zentzu guztietan.