Aurkeztu da Bertsoa Unibertsitatean ekimena
Gaur aurkeztu da Bertsoa Unibertsitatean ekimena, Amasa-Villabonan, Mintzola Fundazioaren egoitzan. Bertan izan dira, Jose Luis de la Cuesta, EHUko uda ikastaroen zuzendaria; Iñaki Murua, Mintzola Fundazioko lehendakaria; Garazi Lopez de Etxezarreta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria eta Karlos Aizpurua, Mintzola Fundazioko Ikerkuntza arduraduna.
Bertsoa Unibertsitatean eskolak bertsolaritza izango du ardatz, baina bertsolaritza ondoko baratzeak ere hartuko ditu bere baitan. Batetik, ahozko literaturaren ekosistemako kideei egingo zaie leku: antzerkia, ipuina zein kantua. Bestetik, kantu inprobisatuaren ekosistemako beste kideei egingo zaie leku; oraingoan ez bada etorkizuneko edizioetan.
Aurtengo eskolak 3 ikastaro izango ditu bere baitan eta uztailaren 7tik 11ra gauzatuko da. Bertsolaritza eta beste hiru esparruren arteko harremanen berri emango da hiruretan. Erantsitako dokumentuan duzue ikastaroei buruzko informazio osatua.
Ziklo osorako edo ikastaro bakoitzerako matrikula egin daiteke.
Ikastaroak:
1. Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan.
Matrikula prezioa, maiatzaren 31ra arte: 80 € / Ekainaren 1etik aurrera: 92 €
Matrikula prezioa, maiatzaren 31ra arte: 40 € / Ekainaren 1etik aurrera: 44 €
Matrikula prezioa, maiatzaren 31ra arte: 40 € / Ekainaren 1etik aurrera: 44 €
Ziklo osorako matrikula eginez gero:
Matrikula berezia, maiatzaren 31ra arte: 120 € / Ekainaren 1etik aurrera: 140 €
Bekak:
Interesatuok matrikula edo/eta lojamendu bekak eska ditzakezue:
- Matrikula-beka izateak, ikastaroaren egiazko balioaren %50a bakarrik ordaintzeko eskubidea eskaintzen du. (Beka izateak ez du plaza bermatzen)
- Lojamendu-bekek, hautatutako egoitza eta aukeraren araberako lojamendu-eskubidea ematen dute eta gau guztien egiazko balioaren %50a ordaindu beharko da, Ikastaroaren hasieraren bezperatik amaitzen den eguneko bezperaraino, bekak adierazten den egoitzan eta bekadun zaren ikastaro bakoitzean.
- Beka-eskariak inprimaki ofizialean egingo dira 2014ko apirilaren 30a baino lehenago, ikastaroetako Idazkaritzara igorriz.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Uda Ikastaroen Idazkaritza
Miramar Jauregia. Miraconcha Pasealekua, 48
20007 DONOSTIA
Tel (+34) 943 21 95 11
Faxa (+34) 943 21 95 98