Artium museoko jardunaldietan izango da Xenpelar
Artium Museoak Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen Topaketa antolatzen du bi urtetik behin, 2002tik. Hamargarrena izango da aurtengoa, eta urriaren 22an eta 23an gauzatuko da Artiumeko auditorioan.
Ondare bildumak dituzten erakundeen artxibo eta bilduma berezien kudeaketa landuko da, eta Xenpelar Dokumentazio Zentroak parte hartuko du. Lehen egunean, goizean, Oihana Aranburu Balerdi zentroko koordinatzaileak Bertsolaritza, bat-bateko artea dokumentatzea hitzaldia eskainiko du. Zentroaren berezitasun nagusia bertsolaritzaren inguruan sortutako informazioa eta dokumentazioa biltzeko sistema bat antolatzea izan da, eta xehetasunak emango ditu Aranburuk, dokumentazio alorreko adituen aurrean.
Topaketaren programa osoa, Artiumeko atarian dago ikusgai.