Arantzan egingo da Euskal Herriko Eskolartekoa, ekainaren 15ean
Urtero bezala, ekainean egingo da Euskal Herriko Eskolartekoa. Aurtengoa XXXVI. edizioa izango da eta Nafarroan jokatuko da finala, Arantzan; arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Herrialde bakoitzean Eskolartekoak jokatu dira udaberrian: Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan finalistak prest daude Arantzan kantatzeko. Gazte XILABAren finala ekainaren 1ean jokatuko da Itsasun, eta orduan jakingo dugu ze hamar bertsolari gazte ariko diren Eskolarteko finalean kantuan.
Finala, arratsaldez
Goian aipatu bezala, aurten arratsaldez izango da Eskolartekoa Arantzako frontoian, 17:00etatik aurrera. Saioa amaitutakoan mokadua eskainiko da eta bertaratutakoen artean sariak zozketatuko dira. Saiorako sarrera librea eta doakoa izango da.
Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dugu gazteen bat-bateko bertsolari txapelketa; aurten Arantzako Udalaren laguntza izango du Euskal Herriko Eskolartekoak. Bertsozaletzea eta gazteei jendaurrean kantuan hasteko aukera ematen du helburu egitasmoak.