Arabako finalera begira jarriko da Hitzetik Hortzera
Asier Otamendi, Oihane Perea, Serapio Lopez, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre. Horixe da apirilaren 1ean Gasteizko Principal Antzokian Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko duen seikotea.
Arabako Bertsolari Txapelketako finalera begira jarriko da jada Hitzetik Hortzera. Sei finalisten hitzak jasoko ditugu igande honetako programan: Txapelketan finalaurrekoen bi itzulietan izan dituzten sentsazioen eta finalera begira dauzkaten asmoen berri emango digute.
Finalaurrekoetako bigarren itzuliko bertso onenak
Dena den, bertsoek beteko dute programako zatirik zabalena igande honetan ere. Legution, Laudion eta Aramaion jokatutako hiru finalaurrekoetako bertsoaldi onenak bilduko ditugu. Legution Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Peru Abarrategi, Iker Agirre, Felipe Zelaieta eta Jon Ruiz de Pinedo aritu ziren kantuan; Laudion Xabi Igoa, Paula Amilburu, Rikardo Gonzalez de Durana, Ander Solozabal, Asier Rubio eta Jagoba Apaolaza eta Aramaion Asier Otamendi, Oihane Perea, Serapio Lopez, Andere Arriolabengoa, Zigor Enbeita eta Izar Mendiguren. 18 bertsolariek kantatutako alerik onenak jasoko ditugu.
Hori dena eta askoz gehiago igande honetan izango da ikusgai ETB1en, 15:00etatik aurrera. Eta laster interneten ere aurkitu ahal izango duzue EITB Nahieranen.