Arabako finala eta Nafarroako azkeneko finalaurrekoa igandean Hitzetik Hortzeran
Gasteizko Printzipal antzokian jokatuko da larunbat honetan, martxoaren 21ean, 17:30ean, Arabako Bertsolari Txapelketako finala
Sei finalista bertan eta txapel bakarra, nork jantziko zain.
Manex Agirre (Aramaio) / Oihane Perea (Zalduondo) / Zigor Enbeita (Abornikano) / Iñaki Viñaspre (Gasteiz) / Xabi Igoa (Aramaio) / Ruben Sanchez (Gasteiz)
Finaleko laburpena, bertan gertatutakoaren berri, protagonisten hitzak, eta nola ez bertsorik onenak eskainiko ditu igandez Hitzetik Hortzerako saio berriak.
Eta horretaz gain, Nafarroako Txapelketako azken finalaurrekoan gertatutakoa: Burlatan ziren kantuan sei bertsolari: Eneko Lazkoz, Miel Mari Elosegi “Luze”, Oskar Estanga, Aritz Saragueta, Saioa Alkaiza eta Oier Lakuntza. Saio ederra eskaini zuten eta bertan geratu zen erabakita finalean kantatuko duen zortzikotea.
HITZETIK HORTZERA, igande bazkalostetan ETB1n. Eta eitb nahieranen.