Arabako Bertsolari Txapelketako Zigoitiako finalaurrekoa igandean Hitzetik Hortzeran

2015/03/05
Gora Gasteiz taldeak antolatuta Gasteizen izandako saioa ere eskainiko da. Igande bazkalostetan ETB1n.

Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalerdia izan zen joan den asteburuan Zigoitian. Sei bertsolari lehian: Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Felipe Zelaieta, Peru Abarrategi, Oier Arbina eta Asier Rubio.

Giro eta areto goxoan aritu ziren kantuan eta hango bertsoaldi onenak bildu ditu Hitzetik Hortzerak igandeko programarako.

Gasteizen, Gora Gasteiz taldeak antolatuta, Josu Goikoetxearen gidaritzapean aritu ziren, Manex Agirre, Miren Amuriza, Irati Anda, Amets Arzallus, Jone Uria eta Jon Maia.

Gai sozialak, integrazioa, arrazakeria… nahastu zituzten umore tanta dezenteekin.

Emaitza, hango aukeraketa, ikusi ahal izango da igande honetan.

Artxiboko atalean berriz, Alaia Martinek eta Miren Amurizak Arantzan egindako bertso afari bat ekarriko da. Eta horren aitzakian bertsolaritzan emakumeen presentziaz, eraginaz… hitz egingo digu Miren Amuriza berak.

HITZETIK HORTZERA, igande bazkalostetan ETB1n. Eta eitb nahieranen.