Araba eta Nafarroako txapelketetako bertsoak asteon Bertsoa plaza digitalean

2015/02/24
Literatura eta bertsolariaren arteko loturaz erreportajea argitaratuko da ostegunean.

Arabako Txapelketa azken txanpan sartzera doa. Asteburuan jokatu zen bigarren itzuliko lehen finalaurrekoa Aramaion: Oihane Perea (saioko irabazlea), Ruben Sanchez, Iker Agirre, Jon Ruiz de Pinedo, Irati Anda eta Unai Bengoetxea aritu ziren kantuan. Bertso hautaketa zabala jada sarean du Bertsoak, Arabako Txapelketaren atalean.

Nafarroan azken bi final-aurrekoak jokatu ziren Lizarran eta Lakuntzan. Lizarran, Ander Fuentes Iturri, Eneko Fernandez, Josu Sanjurjo, Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu eta Mikel Lasarte aritu ziren oholtzan. Lakuntzan, Eneko Lazkoz, Xabier Terreros, Iñigo Olaetxea, Xabier Maia, Patxi Castillo eta Ioar Tainta. Bi saietako bertso hautaketak Nafarroako Txapelketako atalean egongo dira ikusgai.

Informazioaren alorrean, literatura eta bertsolaritzaren artekoaz landuko dugu erreportajea ostegunean, bertsolari eta idazleen testigantzak oinarri hartuta.