Anjel Mari Peñagarikanorekin solasean, Hitzetik Hortzeran
Bere bizitzako bi herri kutunetan, Albizturren eta Anoetan, elkartu gara Anjel Mari Peñagarikanorekin. Aste honetako protagonistak txiki txikitatik izan zuen harremana bertsoarekin eta bertsolariekin. Albizturko ostatuko mutiko hark ez zuen sinetsiko noraino iritsi behar zuen nagusitzean, baina 80. hamarkadako bertsolaritzaren loraldiko aurpegirik ezagunenetakoa izatera heldu zen.
Garai hartako bertsolaritzaren boomaz, txapelketen pisuaz eta Millan Telleriaren ezinbesteko laguntzaz aritu dira, besteak beste, solasean Peñagarikano eta Eider Perez.
Ibilbide bat bertsoalditan
Igandeko programan Anjel Mari Peñagarikanoren bertsoaldi gogoangarrien bilduma bat ere entzuteko aukera izango dugu: 1982ko txapelketan Jon Azpillagarekin batera kantatutako bertsoetatik, denboran hain urrun gelditzen ez den Asteasuko saioan Maialen Lujanbiorekin abestutako bertsoetara. Eta noski, ez dira faltako tarte horretan, eta, bereziki, 90. hamarkadan zehar bildutako hainbat bertso eta bertsoaldi.
Hitzetik Hortzera: igandean 15:00etan, ETB1en. Eta edonoiz, EITB Nahieran atarian ere bai.