Sahararen aldeko bertso saioa eta Aramaioko finalaurrekoa Hitzetik Hortzeran

2015/02/26
Andoainen Sahararen aldeko bertso saioa egin da azken hamar urteotan, eta aurten igande eguerdiz han izan ziren kantuan Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Unai Muñoa, Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin. Hango bertsoaldi onenak hurbilduko ditu aste honetako programak. Igande bazkalostean ETB1en.

Aramaion jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finalerdi bat larunbatean. Sei bertsolari lehiatu ziren. Oihane Perea, Jon Ruiz de Pinedo, Unai Bengoetxea, Iker Agirre, Irati Anda eta Ruben Sanchez. Bertako momenturik onenak, iritziak, giroa eta bertsoak dakarzki Hitzetik Hortzerak igandean

Artxiboko atalean berriz, Andoni Egañak Hernanin 1999ko abenduan berak bakarrik egin zuen saio gogoangarriko bertsoaldi bat berreskuratuko da.

HITZETIK HORTZERA, igande bazkalostetan ETB1n. Eta eitb nahieranen.

Andoainen Sahararen aldeko bertso saioa egin ohi da urtero