Amurrioko bertsoak, Hitzetik Hortzeran
Pasa den igandean Amurrion jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren finalaurrekoa, bigarren itzuliko lehena. Han izan ziren kantuan Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Bertsoaldi onenak eskainiko dira igandeko Hitzetik Hortzeran, 15:00etatik aurrera, ETB1en; eta gero, EITB Nahieranen ere izango da saioa.
Bestalde, igandean Donibane Lohizunen jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko seigarren finalaurrekoa, bigarren itzuliko azkenaurrena. Han izango dira kantuan Agin Laburu, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jone Uria, Julio Soto eta Maialen Lujanbio. Saioa zuzenean eskainiko da ETB4n eta Bertsoa.eus atarian 16:55etatik aurrera. Aitzol Barandiaranek aurkeztuta, Uxue Alberdik egingo ditu iritzi-emaile lanak.
Gainera, bertsoaldi onenak ikusgai izango dira astelehenean bertan, 23:30ak aldera, Aulki-Jokoaren ondotik.