Amets Arzallusen ibilbidearen errepasoa Hitzetik Hortzeran

2025/04/24
25 urte bete dira aurten Amets Arzallusek Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela irabazi zuenetik. Efemeride hori aitzaki hartuta Senpereko Larraldean elkartu dira Amets Arzallus eta Mirari Martiarena denboraldiko azken Hitzetik Hortzera ontzeko. Larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Hitzetik Hortzeraren denboraldiko azken saioan efemeride bati helduko diogu, 25 urte pasa baitira Amets Arzallusek 16 urte zituela Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela Goizuetan jantzi zuenetik. Larunbatean ETB1en emitituko den saioan Amets Arzallus hendaiarrekin arituko gara solasean, eta bere bertso ibilbidean bidaiatuko dugu bertsoaldi desberdinak gogoratuz. 

Izan ere, nekez uler liteke Amets Arzallusen izena eta bizitza bertsolaritzarik gabe. Jexux Arzallusen semea izanik, umetatik izan du lotura bertsolaritzarekin. Bertsoarekin dituen lehen oroitzapenez hitz egingo du, bertso eskolako garaiak gogoratuko ditu eta baita Joxe Agirre miresten zuen mutiko horren bizipenak ere.

Bertsolaritza eta bertsoa etengabeko bilaketatzat ulertzen du Amets Arzallusek. Bilaketa horretako bideaz, bidea aurkitzeaz edo bidean galtzeaz, txapelketak sortzen dituen gora beherez eta bertsoa ulertzeko moduaz arituko dira hizketan. Plazako jardunean ere sakondu du eta eskaini nahi duenari buruz ere hausnartu du.

Ipar Euskal Herriko bertsolaritzari ere begiratuko diote Amets Arzallusek eta Mirari Martiarenak. Ipar Euskal Herriko plazaren egoeraz, Xilaba txapelketari buruz eta baita datorren bertsolari eta bertsozale belaunaldiari buruz ere. Kontu hauek guztiak errepasatuko ditu Martiarenak hendaiarrarekin batera, bere ibilbideko bertsoaldiak gogora ekarriz.

Ez galdu denboraldiko azken Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Amets Arzallus eta Mirari Martiarena hizketan Senpereko Larraldean.