Amasa-Villabonan egingo da gai-jartzaileentzako ikastaroa

2021/02/05
Bihar izango da: "Ez da kasualitatea" saioetarako gai-jartzaileak trebatzen laguntzea da helburua.

Azpeitiko Dinamoa sormen gunean zen egitekoa Ez da kasualitatea saioetarako gai-jartzaileentzako formazio saioa. Aldiz, udalerrian hartu diren neurriak tarteko, ezingo da Dinamoan ekintzarik egin, eta, honenbestez, Amasa-Villabonako Subijana etxean gauzatuko dugu ikastaldia. Hori bai, bertaratutakoen kopuruak mugatuta, eta aurrez aurre ez ezik, online jarraitu ahal izango da. Izena emandakoei eman zaie aldaketaren berri.

Amaia Agirrek gidatuko du saioa, 10:00etan hasita: emanaldi honek dituen berezitasunak azalduko ditu Agirrek, eta izena emandakoen galderak argitzen ahaleginduko da.

"Ez da kasualitatea" emanaldiko berezitasunak azalduko ditu Amaia Agirrek. / XDZ