Amaitu da uda Bertso Udalekuetan

2018/08/27
Zuhatzako txandak itxi du aurtengo denboraldia. 200 bat lagunek, haur eta hezitzaile, gozatu dute aurten udalekuez.

Orioko txandak uztailaren hasieran abiatutako bidea Zuhatzan (Araba) amaitu berri da, eta urtero moduan, bertsolaritza, ahozkotasuna, lagunarteko harremanak eta aisialdiko ekintzak izan dituzte bidaide parte-hartzaileek Bertso Udalekuetan.

Abuztuaren 20tik 24ra izan ziren Zuhatzan Bertso Udalekuetako gazteenak, 9-11 urte bitartekoak. Uhartearen bereizgarri diren ur-ekintzak egiteaz gainera, ahozkotasunaz eta bertsolaritzaz gozatzeko parada izan dute eta horretarako gaian aditu eta aritu direnak joan zaizkie: tartean, ohikoa den bertso-saioa eskaintzera joan ziren Maddalen Arzallus eta Xabi Igoa.

Orion, Irañetan, Muxikan, Idauze-mendin eta Zuhatzan izan dira 2018ko Bertso Udalekuak. Oroitzapen ederrak, hurrengoak iritsi artean.

Zuhatzako txandan, pasa den astean.