Aitor Sarasua Maritxalar zendu da
Umea zela bertsotan hasi zenetik, bertso-irakasle moduan jarraian zein Bertsozale Elkartean lanean, modu askotara eragin du bertsolaritza mugimenduan Aitor Sarasuak.
1967an jaio zen Aretxabaletan (Gipuzkoa), familia euskaldun eta euskal zalean. Bertso-eskolen aitzindaria den Almen ikastolako eskoletan hasi zen bertsotan 7 urte zituenetik, anaia eta lagun artean. Eskolartekoetan zein beste txapelketetan ere trebatu zen gerora, sariketa zenbait ere irabaziz, eta Ipar Euskal Herrira joan zenetik, bertsu irakasle moduan aritu zen Bertsularien Lagunak elkartearen baitan. 1998tik plazetako jardunetik urrundua, Bertsozale Elkarteko eragiletza lanetan ere aritu zen.
Larunbatean egingo zaio azken agurra Itsasuko elizan (Lapurdi), 11:00etan.