Aitor Mendiluzerekin izan da Bertsoa

2019/01/15
Ostegunean izango da ikusgai Euskal Herriko txapeldunordeari egindako elkarrizketa. Ondarroako eta Legutioko saioetako bertsoak ere eskainiko dira.

Ikastetxetan bertsolaritza irakasten dihardu Aitor Mendiluzek Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik. Horretaz, bertsolaritzaz, 2017ko txapelketaz eta, oro har, bertsolaritzan eman dituen pausoen inguruan aritu da solasean andoaindarra Bertsoa.eus atariko lantaldearekin, eta elkarrizketa ikusgai izango dugu ostegunean.

Bertsoaldiei dagokionez, Ondarroako eta Legutioko saioetako aleak harrapatu dituzte Bertsoa.eus-eko kamerek: Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Maddalen Arzallus eta Miren Artetxe aritu ziren kantuan Ondarroan, eta Julio Soto, Maddalen Arzallus, Manex Agirre eta Oihana Bartra Legution.

Mikel Laboa Sariketa eta Nafarroako Bertsolari Txapelketaren aurre kanporaketen berri ere emango du bertsolaritzaren plaza digitalak.

Ostegunean jarriko da elkarrizketa.