Ainhoa Agirreazaldegirekin solasean, Hitzetik Hortzeran

2022/01/27
Aste honetako programan, elgetarraren bertsolari bizitzan zehar bidaiatuko dugu. Ume garaiko oroitzapenak, Aretxabaletako bertso-eskola, urruntzeak eta hurbiltzeak, feminismoa… eta beste hainbat gai aletzeaz gain, Ainhoaren bertsoaldirik gogoangarrienak ere entzungo ditugu. Hitzetik Hortzera, larunbatean, ETB1en.

Asko eman diote elkarri bertsolaritzak eta Ainhoa Agirreazaldegi Rekondok. Gaztetan hasi zen bertsotan, Leintz bailarako bertso-eskolako kide izan zen; eta 90. hamarkadako gazte sariketa guztietako izen garrantzitsua bilakatu zen berehala. Plazan, ikerkuntzan eta Bertsozale Elkartean aritu da, baita bertsogintzaren gaineko begirada feminista lantzen ere.

Feminismoak bertsogintzan egin duen bideaz ere arituko gara bertsolari elgetarrarekin Hitzetik Hortzeran.

Horrez gain, Hamaika Bertute, txapelketak, plazatik urrundu zen garaia… Zarauzko Garoa liburutegian elkartuko gara aste honetako protagonistarekin gai horiek eta askoz gehiagoren inguruan solasteko.

Ibilbide bat bertsoalditan

Elkarrizketaz gain, larunbateko programan Ainhoa Agirreazaldegiren bertsoaldi gogoangarrien bilduma bat ere entzuteko aukera izango dugu: Eskolartekoko bertsoaldietatik gazte sariketetako garaipenetara, txapelketako bertsoaldietatik Ez Da Kasualitatea saiokoetara, eta azken urteetako saio batzuetako aleak ere gogoratzeko aukera izango dugu, adibidez. 

Hitzetik Hortzera: larunbatean 21:00etan, ETB1en. Eta edonoiz, EITB Nahieran atarian ere bai.

Ainhoa Agirreazaldegirekin aritu da solasean Eider.