Ahozko ondarea, esku-eskura klik bakarrean

2019/04/29
Maiatzaren 10ean egingo dira Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak, Amasa-Villabonako Subijana etxean. Bilaketa bakar batean, hainbat datu basetako emaitzak gurutzatzen dituzten ekimenak ezagutuko ditugu.

Seigarren aldiz egingo dira Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak. Hainbat gunetan antolatuta dauden ahozko ondareari loturiko datu eta dokumentazio mota ezberdinak modu bateratuan eskaintzeko beharrak bultzatuta sortu dira aurtengoak.

Bilaketa bakarra eskaintzea helburu duten esperientziak ezagutaraziko dira aurtengo jardunaldietan. Maiatzaren 10ean izango dira, Amasa-Villabonako Subijana etxean, 10:00etan hasita. Maila estrategikoan nahiz teknikoan emandako pausoak partekatu nahi dira, izandako zailtasunetatik eta abantailetatik elkarrekin ikasteko. Parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzako Ondare zuzendaria den Mikel Aizpuruk eta Francisca Pulgar Eusko Jaurlaritzako liburutegi zerbitzuko arduradunak, Liburubila egitasmoa azaltzeko; Baionako Mediatekako Marie-Andrée Ouretek emango ditu xehetasunak Bilketa.eus ekimenari dagokionez; Artium museoko liburutegi arduradunak, Elena Roserasek, azalduko du museoko dokumentazioa eskaintzeko garatu duten sistema; eta, azkenik, Aitor Maritxalar informatika garatzaileak bilaketa bakarra eskaintzeko Euskaltzaindiak eta BDB Datu Baseak darabilten Solr sistema zer den azalduko du.

Sarrera doakoa da, baina izena eman behar da maiatzaren 8a baino lehen helbidera idatzita.

Informazioa, www.mintzola.eus atarian.

Antolatzen diren seigarren aldia da.