Ahots Batenerako gonbidatuen izenak iragarri dira

2016/10/19
Bertsolaritza lantzeko Julio Soto eta Miren Amuriza izango dira sormen egonaldian. Anari kantariak eta Joxe Mari Agirretxe "Porrotx" antzezleak ere hartuko dute parte.

Antzerkia, bertsolaritza, kantagintza eta literatura uztartuko dituzte Ahots Baten sormen egonaldian parte hartuko duten gazteek. Egun bakoitzean adierazpide batekin esperimentatuko du taldeak eta horietan aditu eta aritu direnen bisita jasoko dute: Julio Soto eta Miren Amuriza bertsolariekin batera, Anari kantariak eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx antzezleak hartuko dute parte.

Pasa den astean abiatu zen Ahots Baten sormen egonaldian izena emateko epea eta urriaren 30era bitarte egongo da zabalik: www.mintzola.eus atarian dagoen eskari orria betez edota 943 693 870 telefonora deituz. Aipatutako adierazpideetan interesa duten 15-20 urte bitarteko gazteei zuzenduriko ekimena da. 

Egonaldia Zestoako Sastarrain baserri-eskolan egingo da, abenduaren 26tik 30era arte. Egitasmoa gauzatzen den bigarren aldia da; iaz, oso gustura geratu ziren parte-hartzaile zein antolatzaileak. Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu du egonaldia,Bertsozale ElkarteaEHAZEEuskal Kantuzaleen ElkarteaIkastolen Elkartea eta ipuingintzan aritzen diren zenbait aditurekin elkarlanean.

Informazio gehiago, www.mintzola.eus atarian sartuta.

Urriaren 30era artea eman ahal izango da izena / XDZ