Ahots Baten sormen egonaldian izena emateko epea zabalik

2016/10/11
Egonaldia bertsotan zein antzerkian, kantugintzan eta literaturan dabiltzan 15-20 urte bitarteko gazteentzat da, harreman sareak egin ditzaten eta elkarrekin adierazpide ezberdinak esperimentatzeko. Mintzola Ahozko Lantegiak jarri zuen martxan lehen aldiz iaz, Bertsozale Elkartearekin, Kantuzale Elkartearekin, EHAZErekin, Ikastolen Elkartearekin eta ipuingintzako zenbait aditurekin elkarlanean.

Abenduaren 26tik 30era Zestoako Sastarrain baserri eskolan gauzatuko da bigarren aldiz Ahots Baten sormen egonaldia. Izena emateko epea zabalik da urriaren 30era bitarte, www.mintzola.eus atarian eskaria eginez (formulario hau betez) edota 943 69 38 70 telefono zenbakira deituz.  

Ahozko sorkuntza lantzen dabiltzan 15-20 urte bitarteko gazteek parte har dezakete sormen egonaldian; hau da, bertsotan zein antzerkian, kantugintzan eta literaturan dabiltzan gazteek. Egunero adierazpide bat lantzeko aukera izango du taldeak eta sortzaile ezagunen bisitak izango dituzte. Bost eguneko egonaldian harreman sarea osatuko dute gazteek eta elkarrekin adierazpide ezberdinak esperimentatuko dituzte.

Iaz egin zen lehen aldiz egonaldia eta harrera ona izan zuen parte-hartzaile zein antolatzaileei dagokionez. Lehen urte hartan bezala, antolatzaile lanetan Mintzola Ahozko Lantegia Bertsozale ElkartearekinIkastolen ElkartearekinEHAZErekinEuskal Kantuzaleen Elkartearekin eta ipuingintzan aritu eta aditu direnekin aritu da elkarlanean.

Informazio gehiago, hemen.

2015eko egonaldia nolakoa izan zen iruditan ikusi nahi? sar zaitez hemen!

Iaz Mikel Markezen bisita jaso zuten, besteak beste / XDZ