Ahots Baten sormen egonaldian amaitu dute urtea hainbat gaztek

2016/01/11
Ahozkotasunari loturiko adierazpideak landu ditu taldeak: antzerkigintza, ipuingintza, kantagintza eta bertsogintza izan dituzte langai.

Zestoako Sastarrain baserri eskolan bildu ziren abenduko azken egunetan 15-20 urte bitarteko 28 gazte, Ahots Baten sormen egonaldia tarteko. Giro ederrean, ahozkotasunaren diziplina ezberdinak landu dituzte abenduaren 26tik 30era.

Antzerkigintza, ipuingintza, kantagintza eta bertsogintza lantzen dituzte urtean zehar gazte hauek, eta urtea biribiltzeko, ahozkotasunarekiko interesa duten beste gazteekin harremanak egin eta beste adierazpideak ezagutzeko parada izan dute. Egun bakoitzean, adierazpide bat landu du taldeak, eta alor horretako sortzaile bat etorri zaie bisitan aterpetxera, arratsaldeko ekintzak egitera eta gaubelan parte hartzera. Ipuingintzaren egunean Beatriz Egizabal izan dute lagun, antzerkia lantzera Eñaut Gantxegi etorri da, kantagintzaren egunean Mikel Markez, eta bertsolaritza lantzeko Andoni Egaña eta Uxue Alberdi, Xabier Lizaso pianojolearekin.

Mintzolak antolatutako ekimena da eta elkarlanean aritu dira Ikastolen ElkarteaEuskal Herriko Antzerkizale Elkartea, Euskal Kantuzaleen Elkartea eta Bertsozale Elkartea.

 

28 gaztek hartu dute parte, begirale eta adituez gain.