Agur Orio, Kaixo Irañeta
2015/07/13
Atzo amaitu zuten Orioko egonaldia bertso-udalekuetako gazteek, eta gaur bigarren txandari eman zaio hasiera Irañetan.
Orioko (Gipuzkoa) txanda egokitu zitzaien gazteek amaitu dute bertso-udalekuetako hamar eguneko egonaldia. 12-14 urte bitarteko gazteek hamaika ekintza egin dituzte Itxaspe baserriaren inguruan eta orain Irañetan (Nafarroa) egongo direnei iritsi zaie horretarako parada. Adin tarte bereko 36 gaztek osatzen dute taldea eta uztailaren 22ra bitarte izango dira han.
Maulera doazen gazteentzat ere hasi da atzerako kontaketa, eta ostiralean ekingo diote euren egonaldiari.