Administrazio teknikaria behar du Lanku Kultur Zerbitzuak enpresak

2019/01/24
Lanaldi osoa da eskaintzen dena, Andoainen (Gipuzkoa). Otsailaren 6a baino lehen bidali behar ditu interesdunak Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna.

Lan deialdia jarri berri du martxan Lanku Kultur Zerbitzuak enpresak. Administrazio teknikaria behar da: lanaldi osoa eskaintzen da. Sei hilabeteko kontratua egingo da lehendabizi, eta, epe hori igarota, finkoa egiteko aurreikuspenarekin.

Enpresaren kontabilitateaz arduratuko da, eta lanerako autonomia eta erabakiak hartzeko gaitasuna baloratuko dira; baita enpresari dagozkion lan orokorrak gauzatzeko prestutasuna izatea ere.

Otsailaren 6a baino lehen bidali behar dute interesdunek Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna Lankura. 

  • Lanku Kultur Zerbitzuak, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain
  • lanku@lanku.eus

Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortutako kultur enpresa da Lanku. 2003an sortu zen eta, bertsoa oinarri badu ere, askotarikoak izan dira oinarri horretatik eratorritako lanak, izan kultur ekitaldiak bideratzeko lanean, sortzaile berriei ateak irekitzeko edota argitaletxe moduan ere pausoak emanda.

Lan deialdiari buruzko xehetasunak, hemen.