`Adin-adin´ berriz ere martxan izango Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

2023/04/26
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk 21 bertso saio antolatu dituzte `Adin-adin´ ekimenaren baitan. Harrera ona izan du azken urtetan ekimenak eta pixkanaka hazten ari den ekintza da. Maiatzean hasiko dena, zortzigarren edizioa izango da.

Maiatzaren 3an hasi eta 19ra bitartean, egingo da zortzigarren aldiz Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan Adin-adin ekimena. 21 bertso saio antolatu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean, eta guztira belaunaldi desberdinetako 25 bertsolari arituko dira kantari.

Azken urtetan harrera ona izan duen ekimena izan da Adin-adin eta pixkanaka zabaltzen joan da. Geroz eta gehiago dira parte hartzeko interesa erakusten duten egoitzak. Aurten adibidez 17 udalerritako 21 egoitzetara iritsiko dira bertso saioak, tartean Matia Fundazioak babestutako hiru saio izango direlarik.

Adinekoen egoitzetan bertso saioak aurrez prestatzen dira egoitza bakoitzeko dinamizatzaile eta animatzaileen bidez egoiliarrekin, bertsolariak joaten direnean parte hartzea errazago aktibatzeko. Proiektu honen bidez, bertsolaritza adinekoen egoitzetara iristarazten da eta egoiliarren parte hartzea bultzatzen da besteak beste.

Bertso saioen egutegia

 

 

Zortzigarren edizioa du Lankuk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatutako `Adin-adin´ ekimenak. Argazkilaria: Jakub Szafranski