Abian da Orion Bertso Udalekuen lehenengo txanda

2017/07/05
Uztailaren 10era bitartean Gipuzkoako kostaldeko paraje ederraz gozatzeko parada izango dute 12-13 urteko 40 gaztetxok. Bertsolaritzaz harago, ekimen anitz gauzatuko dituzte astelehenera bitartean.

Eguraldia lagun, hondartzaz gozatzeaz gain, Orio ezagutzeko pista jolasak egingo dituzte, Rosi Lazkano bertsolariarekin solasaldia eta bertso-jarriekin kantaldia izango dute, Zarautz herria ezagutzera txangoa... Gainera,  Ane Labaka, Nerea Ibarzabal eta Miren Amuriza bertsolariekin bertso bazkaria izango dute.

Orioko Itxaspe baserrian egingo dute Bertso Udalekuetako lehen egonaldia. Gerora, Irañetan, Bidarrain, Muxikan eta Zuhatzan izena eman dutenei egokituko zaie txanda.

Guztira, 9 eta 18 urte bitarteko 200 gaztek baino gehiagok hartuko dute parte 20. urteurrena beteko duten Bertso Udalekuetan, eta haiekin batera izango dira ia 50 bat hezitzaile. Bertsolaritzaz gozatuko dute aisialdi eta kirol ekintzekin batera, bertsolariak ezagutzeko eta zuzenean entzuteko aukera izango dute, herrialde ezberdinetako lagunak egiteko aukera... Ba al da plan hoberik?

 

 

 

 

Abian dira Bertsozale Elkarteak antolatutako 2017ko Bertso Udalekuak