Abadiño eta Gasteizko saioak, igandean Hitzetik Hortzeran
Aste honetan Abadiñon eta Gasteizen izango da Hitzetik Hortzera. Abadiñon ospatu berri dituzte Sanblasak eta urtero moduan aurten ere bertso-afaria egin dute. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña gonbidatu dituzte afaritara. Sanblasetako azokaren “erretratua” egin du bertsotan Bittor Altubek, Abadiñoko bertso-eskolako gazteenak.
Gasteizen zazpi bertsolari elkartu ziren Jimmy Jazz aretoan, Gasteizko harresiak antolatutako bertso-jaialdian. Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Arkaitz Estiballes, Andoni Egaña, Alaia Martin, Ander Solozabal eta Jon Maia. Josu Goikoetxea gidari. Gasteizera egindako bisita aprobetxatu zuen Hitzetik Hortzerak abiatu berri den Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren parte-hartzaileekin hitz egiteko eta ekimenaren nondik norakoak ezagutzeko. Bide batez, antolatzaileek egin duten aurkezpen-bideoa erakutsiko dute.
Hau guztia igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en.