Gasteizko gaztetxean egindako "Bertsolariak Libre" ekimena eta Lezon izandako bertso-trama, Hitzetik Hortzeran

2014/02/27
Bi bertsolariren auzipetzeen ondorioz Gasteizko gaztetxean egindako “Bertsolariak Libre” ekimenean izan da Hitzetik Hortzera. Baita Lezon Josu Goikoetxeak tramatutako bertso-traman ere. Igandean eskainiko da, arratsaldeko 15:00etan, ETB1-en.

Aste honetako Hitzetik Hortzera Gasteizen eta Lezon izango da. Bi bertsolariren auzipetzeen ondorioz Gasteizko gaztetxean egindako “Bertsolariak Libre”  ekimenean izan da. Musikaz lagundutako emanaldi bereziak taularatu ziren, baita ohiko jaialdia ere. Amurizatar Xabier eta Miren, Odei Barroso, Iñaki Viñaspre eta Iker Pastor Hip-Hopero eta musikaren erritmoan bat-batean kantari Ane Labaka, Peio Ormazabal, Gaztelumenditar Unai eta Beñat eta Erika Lagoma eta Aitor Sarriegi.

Maialen Kortabarria gai-jartzailearen agindutara aritu ziren kantuan Alaia Martin, Nere Elustondo, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta eta Sustrai Colina.

Lezon Josu Goikoetxeak tramatutako bertso-trama ere eskainiko da. Juan Maiorga, Alaia, Armando eta Huntay Lezon kokatutako istorioa bertsoz osatzen.

Hitzetik Hortzera, igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1-en.

Xabier eta Miren Amuriza Gasteizko gaztetxean "Bertsolariak Libre" ekimenean kantari